XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KontakizunaMikel baserrian bizi zen.
Aitak etxalde zabalak zituen eta beraietan ardiak bizi ziren eta jan, lo eta kumeak egiten zituzten.
Hotz handia egiten zuen egun batean Mikelen aita etxera sartu zen bildots txuri bat bizkarrean zekarrela.
- Badiat hiretzat lana
Bildots honen ama hil egin duk eta jaten eman behar zaiok.
Zaindu nahi al duk?.
Horixe nahi zuela Mikelek.
Amak esnez beteriko biberoia eman zion eta bildotsak laster ikasi zuen bertatik edoskitzen.
Bildotsa hazi eta indarrean sartu zenean, Mikelek paseatzera ateratzen zuen eta berarekin jolas egiten zuen.
Ben deitzen zion.
Laster nagusitu zen Ben, baina Mikelen adiskide izaten jarraitu zuen, nahiz eta ahari eginik zegoen.
Ben artaldeko beste ahari eta ardiekin joan zenean, Mikel aurrenetik triste samar jarri zen.
Baina aitarekin zelaira joaten zenean, lasterka hurbiltzen zitzaion eta oso pozten zen ikustean: ez zen ahaztu.
Handik gutxira Mikelen urtebetetzea izan zen eta noiz iritsiko zain-zain egon zen irrika handiarekin.
Egun horretan jaiki zen eta hiru pardelekin topo egin zuen ohearen oinean.
Lehena amaren oparia zen.
Mikelek ireki zuen eta... zela ikusi zuen (Zer zela uste duzu?).
Bigarren pardela aitaren oparia zen.
Mikelek askatu zuen eta... zela ikusi zuen (Igarri).
Hirugarren pardela oso handia zen eta etiketan hau jartzen zuen:
Zer ote zen? Mikelek kontu handiz ireki zuen pardela: barruan jertse zoragarri bat zegoen.
Mikelek jantzi egin zuen eta eskileratan behera lasterka bizian jaitsi eta zelaira joan zen.
Ben bila etorri zitzaion.
Oso itxura barregarria zeukan ilainik gabe.
- Eskerrik asko, Ben, urtebetetzean egin didazun opari bikainarengatik - esan zion Mikelek adiskideari besarkada handi bat emanez.
AriketakErakutsi haurrari nola ari diren gizon horiek ilaunak sailkatzen arreta handiarekin eskuztatuz.
Gero kaxa bat egizue material desberdinez.
Zeintzu diren igarri behar die haurrak.
Gero uki ditzala beste ehun batzu: txakurraren larrua, lagun baten ilea, aitaren kokotsa, eta abar.
Denek sentsazio berdina sortzen al dute ukitzean?.